Ska estiloaren suharra bizirik mantentzen saiatu dira 1995az geroztik Skalariak taldeko kideak. Tematsu aritu dira zeregin horretan, eta fruitu onak lortu ere. Hiru disko eman dituzte argitara, Europa nahiz Hego Amerikara iritsi dira, Euskal Herrian ere arrastorik utzi dute... Bada, urte mordoa metatuz joan da beren bizkar gain eta esperientzia guzti horiek bideo batera biltzea otu zaie. Bideoak, taldearen orain arteko ibilbidea laburbiltzen du 70 minutu ingurutan. Ikus-entzunezko dokumental baten modura, taldearen hainbat esparru ukitzen dira: hasierako garaiak, lehendabiziko emanaldiak, diskoen grabaketa prozesua, bideoklipak, Mexiko DF, Erroma, Bologna, Bartzelona, Bilbo edota Iru