Bob Marley
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Sustraiak eta Kultura. Bere historia ezagutzen ez duen herria sustrairik gabeko zuhaitza bezalakoa dela esan ohi zuen Marcus Garvey jamaikar profetak. Afrikan daude Herri Beltzaren sustraiak. Afrikan omen daude gizaki guztion sustraiak; baina, zer dakigu benetan sustrai horietaz? Milaka urteetako historia da hori eta jarraitu dituen bideak berriz anitzak. Ez gara orain ur sakonegietan sartuko, baina erreportaje honi dagokionez, mende gutxi batzuk atzera egitea beharrezkoa zaigu.
Aurrekari historikoak
Kristautasunak inposatutako egutegiaren arabera, XVI. mendea izan zen gizakiak gizakia esklabo bihurtzeko basakeriak neurrigabeko tamaina hartu zuena. Arabiarrak, portugesak, espainiarrak, ingelesak eta beste hainbat gobernu inperialistak gizakien merkataritzarekin eta sufrimenduarekin izugarri aberastu ziren. Afrika beltza kolonizatu eta esklabo bihurtu zuten. Herri Beltzaren sarraski fisiko eta kulturalaren hasiera izan zen. Esklabo modura, indarrez,