Bigarren kantu bildumaren azala.
Aipatu genuen jada lehen diskoa argitaratu zutenean:
Glaukoma azkenaldian Euskal Herrian atera diren talde finenetako bat da. Kontuan hartzekoa.
Euren bigarren lan luzea,
Vol. II, orduan esandakoa berrestera dator. Talentua konposizioaren atalean, melodien ontze prozesu egokia, letra landuak, interpretazio ona. Tolosaldeko taldea ezagutzen dutenek badakite reggaea dutela oinarri, eta rapa dela mezuaren igorlea:
"Reggae is the teacher, rap is the preacher", The Bellrays taldeak erabili ohi duen leloari buelta emanez.
LP eta CD formatuetan argitaratu dute
Vol.2 diskoa eta zazpi kantu biltzen ditu. Estreinakoaren eboluzio naturala da: han erakutsi zituzten manera onak, hemen hobetu eta garatu dituzte. Aberatsagoa da emaitza.
Drum&bass-a, dancehall-a, raggamuffin-a, rock zertzelaldak, dub giroak, reggaea... aurkituko ditu entzuleak diskoko zazpi abestietan, euskaraz eta gaztelaniaz interpretatuta. Kontutan hartzekoak dira baita ere aurkituko ditugun konponketa zein detaile txukunak.
Bartzelonako
L