The Jam taldearen sortzaileak joan den urteko bukaeran plazaratutako izen bereko diskoaren DVDa kaleratu du. Bertan entzun eta ikusi daitekeena
Studio 150 CDan bildutako hainbat kanta klasikoen bertsioak dira zuzeneko kontzertu batean grabatuak: batzuk arras ezagunak (
Bob Dylanen
All Along the Watchtower edota
Neil Youngen
Birds), oharkabean igaro diren zenbait perla (
Wishing on a star) eta bukaeran oparitxo bat (
Ever changing moods, Style Council, Weller-en aurreko talde gorabeheratsuaren klasiko ederraren moldaketa).
Kontzertuan Weller-ek musikari apartak bildu ditu, aipamen berezia merezi duelarik berarekin hamazazpi urtetan bateria-jole izan den
Steve White izugarria eta atzean izan duen Herbehereetako haize instrumentuen taldea. Emaitza, guztiz gozagarria: konponketa ederrak, soinu indartsua eta Weller-en grina ahotsean. Hauxe litzateke rock, soul eta R&B soinuen arteko konbinaketa ia perfektua, hori lortzerik balego. DVDak Weller-i eginiko elkarrizketa interesagarria ere biltzen du.