entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Julen Azpitarte 2013-08-28

Is that Clear / I Can Only Give You Everything Nick Waterhouse

Zazpi hazbetekoa. Zazpi hazbetekoa.
Nerd itxuradun musikari kaliforniarraren bigarren zazpi hazbetekoa da honakoa. Aurrekoak, Some Place / That Place (Pres Records), aho bete hortz utzi gintuen. Izan ere, 50eko hamarkadako estilo beltzen jarraitzaileentzat ikaragarrizko sorpresa izan zen Some Place mambo kutsuko rhythm and blues doinu koipetsu bezain dantzagarria entzutea. That Place, berriz, bere bikiaren bertsio goxoagoa zen.
Bigarren lan honek, ordea, ez dio lehenengoaren mailari eusten ezinezkoa baita horrelakorik erdiestea. Dena dela, Is that Clear pieza bizi-bizia da, gitarrak eta pianoak bultzatua, saxoak apaindua eta emakumezko koruekin konpondua. Bigarren aldeko I Can Only Give You Evertyhing, berriz, kantu lasaiagoa da, Belgikan sorturiko popcorn estilokoa. Patroi errepikakor sentsual eta dotorea da honetan nagusi, gitarra solo iradokitzailearekin batera. Grabazioari dagokionez, 50eko hamarkadako singleen soinu zahar berbera zabaltzen du, horretan Waterhouse magoa baita.
Antzinako erritmo beltzak berreskuratzen ari diren musikari-arkeologoen harira, harritzekoa ere bada Derriere talde ingelesa, Waterhousen emakumezko bertsioa baitirudi. Nik dakidala zazpi hazbeteko bakarra dute, Battle Plan b/w Lay Me Down Low (Derriere Music), eta Bartzelonako The Excitements taldearen rhythm and soul jario elegantea birrintzeko ahalmena erakusten dute gordinagoak baitira.

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.