I
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gau berezi baten aurrean geundela ez genuen dudarik. Sarrera guztiak agortu izana, horren adierazle izan zitekeen. Eta baita areto barruan zegoen jendetza. Gaztaroa atzean utzitako ugari, makina bat beraien jantzi dotoreenekin, eta gazte asko ere, the Allnighters taldea lehen aldiz zuzenean ikusteko gogoz. Izan ere, hamarkada luze baten ostean, bueltan delako Gasteizko The Allnighters taldea, zaleek hala eskatuta. Kontzertu gutxi batzuk besterik ez dituzte eskainiko, beraz, aukera baliatu beharra zegoen.
The Allnighters 90. hamarkadan Euskal Herriak izan zuen talde bitxietako bat izan genuen. Rock, punk eta metal doinuak nagusi ziren herri honetan, Gasteizko boskoteak bat baino gehiago gozarazi zuen soul, rhythm and blues, funk eta bestelako doinu dantzagarriekin. Egun, The Cherry Boopers, Priscila Band edota duela ez asko agur esan zigun Ortophonk taldeekin gozatu ahal izan dugu. Eta Gaztelupeko Hotsak zigiluak ere leku berezia gordetzen die funk, soul, jazz eta antzerakoei. Baina, duela pare bat hamarkada, Euskal Herrian bestelako doinu batzuek zuten monopolio musikala. Alta, aipaturikoari kasu egin gabe, The Allnighters-ek, hamarkada oso batean, 300 kontzertu baino gehiago jo zituen Euskal Herrian zein hemendik kanpo eta eta disko, bi maketa eta beste horrenbeste single utzi zizkigun legatu gisa. Beraz, Esan Ozenki zigiluarekin hazi eta nerabezaroa Eskorbuto, Kortau, RIP zein Rock Radical Vasco fenomenoa loditu zuten talde punkiagoak kasetetan grabatzen pasa zuen honek, aprobetxatu beharra zuen garai hartan kontrako noranzkoan joan zen talde bat ezagutzeko.
Igu eta I