Soul musikaren arima basatiak utzi gaitu. Soul musikak inoiz ezagutu duen ahots basatiena zen Wilson Pickettena eta abesteko era ere horrelakoa zuen, barru barrutik irteten den horietakoa. Soul abeslari klasiko gehienentzat bezala, 60. hamarkada izan zen bere urrezko aroa. Dena den, musikaren mundu basatian duintasuna mantenduz bizirauten jakin zuen. Meritu bikoitza