Itzuliko dira azkenean?
Ez dira interneten hedatzen diren zurrumurru funsgabeak. Beste gauza bat da azkenean berriz elkartzea lortuko duten, baina bederen, asmo hori agertu du Ray Davies abeslariak eta kantu egileak azkenaldian egindako hainbat adierazpenetan.
The Sunday Times egunkariari eskainitako elkarrizketa batean,
Ray Davies-ek adierazi du bere anaia
Daverekin harremanetan dagoela eta elkarrekin berriz kantuak idazteko aukera aztertzen ari direla. Urte askotako etsaitasuna gainditu dute azkenean?
Hori bai, Ray Daviesek azpimarratu du kantu berriak eginen lituzketela eta zerbait berria eskaintzeko bilduko liratekeela berriz. Ray eta Dave Davies-ekin batera,
Mick Avory bateria jolea arituko litzateke.
Bada, adiskidetu ez ezik, asko dute hitz egiteko eta negoziatzeko hiruen artean. Ikusiko dugu zertan amaitzen den hau guztia.
- Bien bitartean, Ray Davies Euskal Herrian izanen dugu uztailean Donostiako Jazzaldian. Agertoki Berdean joko du, doan, uztailaren 23an, 21:30etatik aurrera.