The Jam
taldea 70. hamarkada bukaera eta 80. hamarkada hasierako talderik
garrantzitsuenetariko bat izan da punk, mod eta new wave mugimenduen baitan.
1977
eta 1982 urteetan zehar 7 disko luze argitaratu zituzten. Nork ez ditu
gogoratzen In the City, This is the Modern World... eta besteak...
Beraien musikak 60. hamarkadako mod mugimendua (The Who, Small faces...)
biziberritu zuen, bai estetikoki baita musikalki ere. Dr. Feelgood, The
Kinks, John Mayall... zituzten iturrietako batzuk.
Taldea desegin eta gero, norberak
bere bideari ekin zion.
Taldekide bakoitza bere proiektuetan murgildu
zen. Paul Weller abeslaria The Style Council taldearekin ibili eta
gero bakarkako ibilbedeari ekin zion gaur egun arte. Bruce Foxton
baxujolea Stiff Little Fingers taldean ibili izan da urteetan zehar.
Rick Buckler bateria jolea ere beste proiektu musikal batzuetan murgilduta
dabil.
Lasartetik jarri dute kontzertura juteko autobusa esan didate, interesa duenarentzat