Darrow Fletcher, The Flirtations, William Prince eta Mitch Ryder-ek zuzenean joko dute
Badator, hemen da, Mojo Workin' jaialdiaren VII. edizioa. Musika beltzaren maitaleek halako ezinegon batekin itxaroten duten hitzordu magikoa. 60etako soul legendak zuzenean ikusteko parada eskaitzen duen jaialdi berezi eta bakarra, maitasun handiz egina, irabazi ekonomikoa ez baita azken xedea, ezta urrundik ere. Zaleek zaleentzat antolatutako hitzordua baita, eta esfortzu handiarekin.
Aurten martxoren 18 eta 19an egingo da eta lau legenda ekarriko dizkigu jaialdiak Donostiara. Darrow Fletcher, Chicagoko sotoetako soul jefea; The Flirtations, soul neska talde ikaragarria (jatorrizko line up-arekin dator); William Prince, Detroiteko The Precisions ahots-talde mitikoko buru izan zena; eta Mitch Ryder, Detroit hiriko r&b misil jaurtitzaile "begi urdina" eta Detroit Wheels taldearen burua.
Gazteszena aretoko kontzertuen ostean, gauak ez du etenik izango. Dj saio bikainak egongo dira. Azken urteetan
bezala, bi giro egonen dira. Pista nagusian, soul eta r&b doinuak entzungo dira nagusiki eta
areto txikian, musika jamaikarra: rocksteady, ska, skinhead reggae...
Halaber, larunbat eguerdian bermut saioa egongo da Tabakaleran nazioarteko disko
jartzaileekin (kontzertu sorpresa bat ere iragarri dute), eta betiko
moduan, arratsaldez eta kasik kontzertuak hasi arte musika gehiago egonen da gozagai Eiger
edaritegian.
Bertako zein nazioarteko disko jartzaileak egongo dira asteburu osoan zehar euren biniloei sua ateratzen: Bea GB, Dani & Bazza Straighten Up, Fonsoul,
Alberto Valle, Warren Boogaloo, Moonwolf, The Boston Man eta Dr. Punko.
OSTEGUNA 17 Lekua: DABADABA (Mundaiz bidea, 8) Ordua: 20:00 GUMBO GAUAK: Paul San Martin & Guitar Lightnin' Lee & His Thunder Band-en kontzertuak Disko jartzaileak: Artwood69, Dr. Punko, Gallo Negro. Prezioa: Doan, Donostia 2016ren laguntzaz
OSTIRALA 18 Lekua: EIGER EDARITEGIA (General Jauregi kalea, 6) Ordua: 17:00 ALLDAYER + Bonuen entrega Disko jartzaileak: Tamu, Sagarra Manzana, Kevin Reggen, Prezioa: Doan