Noiz edo noiz hitz egin dugu Entzun! aldizkarian Northern Soul-ari buruz. Ez da estilo jakin bat, soularen inguruan Ingalaterran sortutako fenomeno bitxi bat baizik (
irakurri Erreportajeen atalean Dr. Punkok idatzitako artikulu interesgarria: Northern Soul, borroka ez da amaitu). 60ko hamarkadan Motown etxearen arrakastaren itzalean egin ziren abesti kontaezinetan (diskoetxe txikiek ekoizturikoak asko eta asko) ardazten da mundu bitxi hau. Duela gutxi arte, oso zaila izan da abesti hauek aurkitzea, baina urte batzuetatik hona, Northern Soularen baitako abestiez osaturiko bilduma ugari agertu dira CD formatuan eta oso prezio eskuragarrietan. Esaterako, mintzagai dugun disko hau, 9 eurotan erosia izan da. Eta mundu bitxi honetan muturra sartzeko egokia izan daiteke, izan ere, klasiko xamarrak baitira unibertso honen barruan. Hogeita bi abesti dakartza, tartean Darrell Banks (
Our love is in the pocket), Al Wilson (
The snake) megaklasikoa, Lavern Baker (
Wrapped, tied and tangled), Charlie Rich (
Love is after me), Dobie Gray (
Out on the floor) edota Jackie Wilson (
I