entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2011-09-14

Altsasuko gaztetxea The Movement + Desgarro

The Movement Altsasun. Lukas Sherfey, taldearen ideologoa, traje dotorez jantzita. Argazkia: Sagardantza.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Danimarkako The Movement taldeak geldialdia egin zuen Altsasuko gaztetxean apirilaren 14an eta euren ezusteko bisita probestu genuen asteazken gauean Sakanarako bidea hartzeko.

Desgarro herriko taldeak ireki zuen gaua, punk rock klasiko eta "laurogeizalea" eginez. Taldekideak oso-oso gazteak ziren. Eskuineko gitarra joleak Tijuana in Blueko Eskroto ekarri zigun gogora une batez. Soinu indartsua eta oldakorra atera zuten. Akaso etxean zeudelako eta momentuari zukurik gehiena atera nahi ziotelako, kostata jaitsi ziren oholtzatik. Baina biharamunean lanera joan beharra geneukan eta jada oso berandu zen guretzako!

Azkenean The Movement igo ziren oholtzara. Hiruko klasikoa, besterik ez: gitarra, baxua eta bateria. Ez zuten gehiagorik behar ordea. Boteretsu hasi ziren eta indarrari eutsi zioten emanaldi osoan zehar.
Rickenbaker gitarrari txinpartak atera zizkion Lukas Sherfeyk. Sei sokak jotzeko modu bihurria berea! Gitarkadak, riff azkarrak, Townsend-en errota... Emaitza punk eta powerpop urduria izan zen, R&B eta 60etako talde zurien tantekin bustia. Karl Marx, Revolutionary systems, A little rain, Loosing you eta Turn away your faces abestiak jo zituzten besteak beste. Fidel Castroren sanpler bat ere jaurti zuten kontzertuaren hasieran eta gitarkaden artean, ukabila estutzeko betarik ere hartu zuen Lukas Sherfeyk.
Danimarkako taldeak 2007an eten zuen bere ibilbidea eta aurten Still Living The Dream ep-a argitaratu dute, euren itzulera ospatzeko. Noski, etxera eraman genuen ep-a eta merezi izan zuelako sentsazio gozoarekin bueltatu ginen, nahiz eta gure zoritxarrerako, foralek ordu erdiz kontrol batean gure atsedena atzeratu zuten.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.