The Cherry Boppers, Bilboko Santutxu auzoan sorturiko talde gaztea da. Beltz jatorriko musikarekiko duten zaletasuna garbi adierazten dute, hala nola, jazz-funka eta acid-jazza, soula eta R&Ba. Dantzara bultzatzen duten abesti bero bezain alaiak egiten dituzte: hammond pianoak, txirulak, perkusioak eta saxoak bat egiten dute ohikoak diren gitarra, baxu eta bateriarekin. Hala, beltz jatorriko musika instrumentaletik zehar joan-etorria egiten du taldeak.
Partaideak- bob philips rivas (txirula
- ignatius johnny (pianoa)
- lando stone (baxua)
- saxoa)
- txefo k-billy (bateria)
- xixo yantani (gitarra)