We are soul crew
Nafarroan sortutako proiektu berri eta kurioso honen aurkezpenean, ororen gainetik garbi gelditu zitzaiguna zera da: Jhon Howell apaiz agurgarriak eta bere segizioak ez dutela ia inor indiferente utziko. Eta zergatik diot hau? Hemen jendea konbentzionalismoetatik at dauden eskaintzen aurrean zertxobait mesfidati azaltzen ohi delako; eta talde hau, ohikoena denatik kanpo badago: gidaria bene-benetako Rodex teklatu bat astintzen duen pertsonai ironiko eta ustez probokatzaile bat da; bere inguruan soul-sixty tankerako