entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2012

1996tik bidetxurrian Fly Shit

Hardcorea DVD
Fly Shit-en DVDaren azala. Fly Shit-en DVDaren azala.
Bergarako Fly Shit taldeak modu berezi batez ospatu nahi izan du bere 15. urteurrena. Mende laurden bat ez da egunero pasatzen eta horregatik, taldearen ibilbidea errepasatuko zuen ikus-entzunezko lana argitaratzea hotu zitzaien, "zuk zeuk egin" filosofiari atxikita, alegia, urte guzti hauetan talderaren esentzia eta jarrera definitu egin duen horri lotuta.
 
1996tik bidetxurrian DVDak 2010eko abenduaren 29an Bergarako gaztetxean egindako Arnas bakoitzeko ernetzen diskoaren aurkezpen kontzertua du oinarri. Emanaldiarekin batera, edo hobe esanda, emanaldiarekin tartekatuz, taldekideei (Igor Setien, Ander Elorza), taldekide ohiei (Unai Azkarate "Azkaiter") eta gertuko jendeari (Supercools-eko Iker Elorza, Iker Barandiaran kazetaria...) egindako elkarrizketak ikus daitezke, eta baita 15 urte hauetan jasotako irudi (tartean hasierako mutiko koxkor batzuena musika tresnak astinduz!!!), argazki eta afixa desberdinak ere.
Guzti honek, beraiek DVDaren atzeko azalean dioten moduan, dokumental kutsua ematen dio lan honi. Nabari da baliabide mugatuekin egin dutela, izan ere, eta beste behin, "zuk zeuk egin" filosofia ardatz hartuta burutu baitute. Emaitza xumea da baina, horregatik ere, xarma berezia du. Pena bakarra, kapituluak edo atalak ez izatea, ikusleak nahi duen abestira edo pasartera zuzenean jo ahal izateko. 

Bukatzeko, esango dugu Euli KK taldearengana hurbiltzeko lan polita dela DVD hau: beraien jarrera (herriko gaztetxearekin eta Txapa irratiarekin lotura, jada adierazitako "zuk zeuk egin" hori), beren musika, eragina eta eboluzioa, Bergarako beste hardcore taldeekin izandako harremana eta mila gauza gehiago.
Bide batez: zorionak 15 urte hauengatik mutilak!
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.