Straingh edge itxurako mutiko gihartsuak dira hauek. Bostondik datoz, non hardcore eskola ederra egon zen 80ko hamarkadaren hasieran (askorentzat nahiko ezezaguna dena Washingstongoak eta Kaliforniakoak estali eta apaldu baitzuten). Hogei urtetik gora igaro dira ordutik, baina oraindik hardcorearen izpirituak bizirik darrai, Righteous Jams-en lehen diskoak (aurten argitaratua) agerian uzten duen modura. Diskoaren minutajeak ez du aspertzeko betarik ematen: abesti luzeenak bi minutu eta bi segundo irauten ditu, motzenak aldiz, 44 segundo. Diskoa 20 minutura ez da iristen ia. Dena dela, zenbaki hauekin pentsa genezake talde hiperbasati horietako baten aurrean geundekeela, baina ez, abiadura faltan bota dugu, galgarik gabeko aldapan beherako bertigo hori, nahiz eta oxtia txarra falta ez zaien. Eskola zaharreko moldeak darabiltzate, kantu azkarrenetan