Erantzun Zarautzetik datorren talde gaztea da, eta berriki Burmuinak astindu izeneko CD bat kaleratu dute Cooperacion Recordsen bidez. Hogei minututara heltzen ez diren hamar abesti, hardcore gordin eta zapalgarriz betetakoak, gitarra burrunbatsuak eta Poison Idearen lehenengo diskoak gogora ekartzen dizkigun amorrua borborka. Alde ahulik aipatzekotan, ahotsari indar pixka bat falta zaiola esango genuke, baina ezin da ukatu mutil hauek norabide egokian daudela. Cooperacion Records, 213 postakutxa, 20110 Trintxerpe (Gipuzkoa).