entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2010-01-20

PAUL WELLER MUSIKARIAK ETA KEB DARGE DISKO JARTZAILEAK IRAGANEKO GARAIETARA GARAMATZATE

Diskoaren azala. Diskoaren azala.
DJ Keb Darge disko jartzailea eta Paul Weller (The Jam ohia) indarrak batu dituzte R&B eta eta soul kantuak biltzen dituen kantu bilduma osatzeko: Lost & Found Real R&B & Sound. Guztira 25 kantu BBE zigiluaren eskutik.

Keb Darge dj ezaguna da irla britanikoetan soul eszenaren barruan. Paul Weller berriz aski ezaguna da (edo izan beharko luke) musika zaleen artean. Gitrra jolea, abeslaria eta konposatzailea, berak sortu zuen The Jam taldea. Bada, disko jartzaileak eta musikariak bat egin dute Lost & Found, real R&B & Sound abesti bilduma osatzeko. Aukeraketa honetan, R&B gordin eta soul klasikoko 25 abesti entzun daitezke. Aurkezpena txukuna da gainera eta bi formatutan eskura daiteke CD batean edo LP bikoitzean.

*** Besteak beste, ondoko abestiak aurkituko dituzuen bertan: "They Call Me Big Momma" (Big Mama Thornton), "Come On Back" (Brothers Of Soul), "You Don't Love Me" (Epitome Of Sound"), "I Want You" (The Cadets), "Hang On There" (The Intruders), "All I Do Is Think About You" (Tammi Terrell), "Wear It On Your Face" (The Dells), "Ain't No Big Thing" (The Radiants), "The Ice-Man" (Billy Watkins), "I Got Love If You Want It" (Slim Harpo)...
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.