entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-09-09

Elkar diskoetxearen udazkeneko nobedadeak (I)

Zura, EH Sukarra, Bide Ertzean, Igelaren Banda edota Jean Mixel Bedaxagarren azken lanak argitaratuko ditu Donostiako zigiluak

Elkar etxeak nobedade andana argitaratuko du udazken honetan. Elkar etxeak nobedade andana argitaratuko du udazken honetan.
Lotura erlazionatuak
Disko berri andana iragarriz ekin dio Elkar diskoetxeak ikasturte berriari.


BIDE ERTZEAN - METROKOADROKA
Nola Belztu Behar Zuria (DVD)
Aurkezpena: irailak 15
Joxan Artzeren poesiaren mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia jaso dute DVD honetan. Joxan Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar argitaletxea) poesia-liburuetako poemak oinarri hartuta sortu zuten iaz Nola belztu behar zuria emanaldia Bide Ertzean musika taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek.

ASKOREN ARTEAN (BILDUMA)
Elkar estudioa Sesioak Vol. II (CD)
Aurkezpena: urriak 1
Hamaika Telebistaren partaidetzarekin joan den maiatzean Elkar estudioan egin ziren zuzeneko kontzertuetatik hartutako talde bakoitzaren kantu bana biltzen ditu bilduma honek. Bederatzi talde berri aritu diren denetara. Disko berriaren aurkezpena, grabaketa haien promozio eta zabalkunde lanari gehitzen zaio, parte hartu duten taldeei ikusgarritasun berezia eskainiz: Beat Igerabide, 22m2, Begiz Begi, Eskean Kristo, Libe, Perlak, Lou Topet, Joseba B. Lenoir Gang eta Sueder.

ZURA
Egunkari ezkutua (CD)
Aurkezpena: urriak 2
Zura taldearen ibilbidean zehar, poeta eta idazle desberdinak izan dituzte gogoan hitzak egiterako orduan (Lauaxeta eta Lorca, adibidez). Disko berri honen prestaketaren garaian, bereziki jo zuten Leturiaren egunkari ezkutua eleberrira, liburuak daukan indarra dela-eta, bai hizkuntza aldetik bai kontzeptu poetikoen aldetik. Txillardegiren lehen liburuaz ari gara, 1957.ean narratibaren garai oso bat zabaldu zuen liburuaz, hain zuzen ere. Liburuari eta bere testuei aurre egiterako orduan, collagea, erremixa, kiribilketa eta berrasmakuntza izan dituzte tresna. Alegia, Txillardegiren liburua birpentsatu egin dute, bereganatu, eguneratu, bete-betean rockaren estetikan kokatu dutelarik.

IMUNTZO ETA BELOKI
Egurre (CD)
Aurkezpena: urriak 8
1989. urtetik aurrera erromeriak alaitzen dabil Imuntzo eta Beloki taldea. Ibilbide luze honetan, milaka emanaldi eskaini ditu trikitixa taldeak formatu ezberdinetan eta aho batez jaso du genero hau maite duen publikoaren errekonozimendua. Egurre izeneko hau taldearen zortzigarren diskoa da, eta aurretik egindako urratsei begiratzen die, taldearen historian ezagunen eta ospetsuen egin diren kantu batzuk grabatuz eta, era berean, sortu berriak diren beste batzuekin batera lan berri honetan aurkeztuz.

JEAN MIXEL BEDAXAGAR
Belatxa (CD)
Aurkezpena: urriak 15
Belatxa izenburuaz argitaratuko da Urdinarbeko kantariaren disko berria, ohi duenez, zuberotar tradizioaren arrastoan beti, kantutegiaren bitartez, sustraiarekin lotzen gaituzten katebegi horiek argitzeko eta transmititzeko ahalegin bikaina eginez. Mixel Etxekopar zuberotar sortzailearen laguntzaz, kanten bitartez kontakizun ederra lortzen du Jean Mixelek, naturaren usainak eta kanturako dohainak bor-borka eta eskuzabal eskaintzen dituelarik.

IGELAREN BANDA
Debalde festa (CD)
Aurkezpena: urriak 16
Taldearen estiloari jarraituz, bertso doinu hauen bertsio instrumentalak dira, inprobisazioari leku handia utzita. Nolabait esateko, bertsolariek hitzez osatzen baldin badituzte beren bertsoak, talde honek bertso musikalak inprobisatu ditu. Aurreko diskoan bezela, Hasier Oleaga egongo da bateria eta perkusioetan, Amaiur Cajaraville kontrabaxuan eta Bixente Martinez gitarretan.

EH SUKARRA
Azken gezia (CD)
Aurkezpena: urriak 22
EH Sukarra rock tale klasikoa da jadanik. Eta horrek estiloan eta moduetan islatzen ditu bere ahalak. Beteranoa da Mikel Gorosabel arte hauetan eta, aspaldian bezala, Asier Serrano idazlearen laguntzaz Azken gezia izeneko diskoa aurkeztuko du. Pultsu handiko kantak, rock bibrantea eta bizia.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.