X
Saioak urriaren 6tik 10era izango dira eta 50 lagunentzako tokia izango da
Libe (urriak 6),
Skasti (urriak 7),
Larregi (urriak 8),
Aguxtin Alkhat (urriak 9) eta
Kasernarat (urriak 10) taldeen grabaketa zuzenean ikusteko aukera eskaini nahi die Elkar diskoetxeak zaleei, udaberrian egin zuten bezala. Grabazio saioak Donostiako
Elkar estudioetan izango dira. "Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 50 lagunentzako tokia
izango da egun bakoitzeko. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal
izango duzu, ez ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen 'antzoki'
berezi horretan", adierazi dute egitasmo honen arduradunek, eta gainetatu: "Donostiako Elkar estudioa eszenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere".
Proiektuaren bigarren fase honetan beste bost taldek parte hartuko dute: Libe, Skasti, Larregi, Aguxtin Alkhat eta Kasernarat. Urriaren 6an hasiko dira zuzeneko sesio horien grabaketak, eta urriaren 10ean amaituko dira.
Hamaika Telebistak grabatuko eta emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, astebete batean
5 sesio grabatuko dira zuzenean.