77 diskoaren azala eta gaileta. Argazkia: Entzun!
Digipack dotore eta mardulean bilduta, hamabi kantuko lan luzea
argitaratu berri du Tolosako taldeak (Gaztelupeko Hotsak), bederatzigarrena dagoeneko.
15
urte joan dira taldea sortu zela,
9 disko argitaratu dituzte eta
kontzertuak ere, zenbaezinak izan dira urte guzti hauetan. Orain, bira
berriari ekinen diote,
77 izenburuko lana zuzenean aurkezteko.
Disko berriak, pop leun eta power poparen arteko kantu sorta dotorea aurkezten digu, eskarmentuaren eta freskotasunaren arteko eremuak ongi ezagutzen dituztela berretsiz. Gitarrak eta doinu akustikoagoak baliatuz eraiki dituzte kantuok.
2006an
Non dira diskoan 36ko gerra gaitzat hartu bazuten, oraingoan atzera begira jarri dira ere, konbultsioak jotako 70eko hamarkadara alegia. "Baina nostalgiatik baino, hausnarketatik gehiago dute kantu berri hauek. Ziurtasun gutxiko garai hartan, orduko gazte askok azaldu zuten grina zein ilusioan erreparatu dute, bizirik iritsi zaizkigun balioak eta irakaspenak zenbatzen saiatu dira, askatu gabe jarraitzen duten korapiloak saihestu gabe", adierazi digute diskoetxetik.
Angel Aldarondok burutu du
Harriak hegan kantuaren bideo txukun hau:
Bide Ertzean - Harriak Hegan from Angel Aldarondo // Kosmikar on Vimeo.
KANTU ZERRENDA
01. Harriak hegan
02. Bilatuko zaitut
03. Nire aberriaz
04. Egunen batean
05. Zenbat aldiz
06. Araneko iturrian
07. Sustraiak zainen ordez
08. Uzturpe 1970
09. Izena
10. Iragana deika
11. Zenbakiak
12. "Jaun andreok, bihar arte"
ZUZENEAN
77 diskoaren bira berrian, hirukote izango da Bide Ertzean.
Diskoa ere hala grabatu dute:
* Karlos Arancegui, bateria eta perkusioa.
* Joni Ubeda, gitarra apala, koroak.
* Imanol Ubeda, gitarra, harmonika, boza.
Bestalde, bi teknikari izanen dituzte: Kaki Arkarazo (soinu teknikari lanetan) eta Jorge Urcelay (argi teknikaria).
1977
Euskal Herria. Askatasuna, maitasuna, berdintasuna bizi eta
gozatu nahi duen gazteria. Feminismoa eta ekologismoaren agerpena,
ikastolen loraldia, sindikatuen bilakaera... 40 urteko gau beltzaren
ondoren, orduko gazte belaunaldi haren ahalegina ez zen hutsala izan.