Lehiaketaren promozio irudia.
Lanak jasotzeko azken eguna irailaren 1a izango da.
Dagoeneko abian da Elkar Estudioa Sesioak-en bigarren fasea:
lehiaketa.
Euskaraz abesten duten
bost talderi edo bakarlariri Elkar estudioan
zuzenean grabatzeko eta jendaurrean aritzeko aukera eskainiko zaie.
Oraingoan ere,
Hamaika Telebistak grabatuko ditu zuzenekoak. Parte hartu
nahi dutenek irailaren 1a baino lehen bidali beharko dituzte lanak.
- Lehiaketan parte hartzeko oinarriak:
- Talde edo bakarlaria izan daiteke.
- Talde edo bakarlari bakoitzak 8 abesti aurkeztu beharko ditu.
- Euskaraz abestutako kanta originalak izan behar dute; bertsioek ez dute balio.
- Talde eta bakarlariek aurkezten dituzten abestien jabetza izan behar dute.
- Parte-hartzaileek gutxienez 18 urte izan behar dituzte.
- 8 abestiak eta talde edo bakarlarien datuak (taldearen edo bakarlariaren izena, emaila, telefono mugikorra, abestien izenak)
ees@elkar.com emailera edo ondorengo helbidera bidali behar dira:
Elkar Estudioa Sesioak