Dena prest elkar estudioan lehen taldeak hartzeko.
Donostiako estudio ezaguna eszenatoki bilakatuko da
Maiatzaren 12tik 16ra arte, hainbat euskal talderen grabaketa zuzenean
ikusteko aukera izango du nahi duen orok.
Proiektu honen
lehenengo fasean bost taldek parte hartuko dute:
Izaki Gardenak
(maiatzak 12),
Ezinean (maiatzak 13),
Sei urte (maiatzak 14),
Odolaren
mintzoa (maiatzak 15) eta
Kea (maiatzak 16).
Hamaika Telebistak grabatuko eta emitituko ditu emanaldiak.
Egun
bakoitzeko talde bat izango da; beraz, astebete batean 5 sesio grabatuko
dira zuzenean.
Publiko moduan egotera gonbidatu nahi dizue Elkar-ek; 50
lagunentzako tokia izango da egun bakoitzeko. Bertan, taldeen sesioez
disfrutatu ahal izango duzue, ez ohikoa bezain erakargarria izan
daitekeen