Disko berriaren aurkezpena.
Lau urte kantu berriz osatutako diskorik plazaratu gabe, udazkenarekin batera dator Don Inorrez (Gaztelupeko Hotsak), Bide Ertzean taldearen zortzigarren diskoa.
Bide Ertzean-en musikaren ezaugarri nagusiak gordetzen ditu disko berriak: kantuen egituren soiltasuna, moldaketa dotorez janzteko kezka, melodiaren garrantzia hitzak zaintzeko ardura...
Don Inorrez diskoan jasotzen diren 13 kantuetan gaur egun taldea osatzen duten bost musikariek hartu dute parte: Ubeda anaiek, Karlos Aranzegi bateria joleak, Fran Iturbe gitarra joleak eta Joserra Senperena tekla jotzaileak, azken honek hari orkestrako konponketak egin dituela.
* Diskoa irailaren 29an aurkeztuko da Donostiako FNACen eguerdiko 12tan.