Badatoz Elkar diskoetxeko nobedadeak.
Aguxtin Alkhat, Joserra Senperena, Skasti eta Elustondoren lan berriak eta Los Bichos taldeak atera zituen bi diskoen berralgitalpena argitaratuko ditu datozen hilabeteetan
AGUXTIN ALKHAT -
Haizeen meneko 2013ko martxoan 6 kantuz osatutako
Ihes egin izeneko disko harrigarria aurkeztu ondoren (bertako
Gezurra dirudi
kantua argitaratu genuen Entzun! bilduman), eta pasa den urtean Elkar
Estudioko Sesioetan parte hartu eta gero, aurtego udaberrian disko luzea
argitaratuko du Nafarroa Behereko Heleta herriko Aguxtin Alkhat-ek.
Familiaren
magaletik jaso du zuzen-zuzenean Aguxtin-ek tradizioaren indarra,
Ernest bere aitarengandik batik bat. Elkar zigiluaren ustez, bere
lengoaia musikala pop-rockean oinarritzen duen arren, muinean
Iparraldeko kantagintza lirikoaren ondorengoa da Heletako kantaria,
kantu ederrak bezain hurbilak konposatzeko eta, bera talde
eraginkorraren laguntzarekin, interpretazioan berezko nortasun eta
estiloa erakusteko.
* Aurkezpena: martxoak 12* Kontzertuak:
Martxoak 14: Donapaleu (Nafarroa Beherea), Korrika kulturala.
Martxoak 19: Baigorri (Nafarroa Beherea), Korrika kulturala.* Entzun Haizeen meneko
LOS BICHOS -
Color hits + extrak (
Anita Latigazo ep) -
In bitter pink (2 cd)
Los Bichos taldeak Oihuka diskoetxearekin kaleratu zituen bi albumen berargitalpen bermasterizatua.
Color Hits (1989) lehengo aldiz CDan eta
In bitter pink. Denboraz gaindiko bi album, moda eta etiketa ezberdinei aurre egin diena aktualitate izpirik galdu gabe.
* Kaleratzea: martxoak 27JOSERRA SENPERENA -
9 Ganbera piezaJoserra Senperena (Donostia, 1965), musikari porrokatua
dugu: duela 25 bat urte honetan hasi zenetik kolore, estilo eta bide
ezberdinetako hainbat proiektu garrantzitsu eta gustagarritako
konposizioan, moldaketan eta zuzendaritzan kolaboratu izan du (Bide
Ertzean, Mikel Erentxun, Fito