entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Myriam Garzia 2015-03-24

Bide Ertzean Iraultza baten seme alabak

Bide Ertzean. Argazkia: Baxi Ubeda. Bide Ertzean. Argazkia: Baxi Ubeda.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Bide Ertzean taldeak bere 9. diskoa dakar besapean, 77 (Gaztelupeko Hotsak , 2013). Disko kontzeptuala da, 70. hamarkadaren azken urteetako Euskal Herriari buruzkoa, 40 urte luze eta ilun iraun zuen gauaren egunsentiaren, herri baten esnatzearen gainekoa. Gertaera tragiko batek piztu du metxa: 1977ko martxoaren 8an Itsason segada batean erail zituzten Guardia Zibilek tiroz, Sebas Goikoetxea (Ubedatarren osaba) eta Nikolas Mendizabal 'Zarra', eta hirugarren bat, Fran Aldanondo 'Ondarru' zauritua gertatu zen (Ondarru Guardia Zibilak tiroak jota, bi urte beranduago, 1979an hil zuten).
Historiaren beste aldean, ikastolen loraldia, sindikatu eta alderdi politikoen legeztatzea, euskalgintzaren ageriko lehen urratsak... Garai hartako argilunak ditu ardatz disko honek. Iraultza horren seme alabak baikara.

Urtero, martxoaren 8an, Ubeda familia bildu izan da osaba Sebas gogoratzeko, Guardia Zibilak segada batean bera eta Zarra erail zituenetik. 1977ko egun horietan, manifestazioak eta erreakzioak ugari izan ziren, bertsio ofizialak ez zuen sinesgarritasunik, ohikoa. Horren berri eman behar zuen Loiola Irratiko kazetariak emisioa moztea erabaki zuen, hobe isilik egotea gezurrak kontatzea baino. Txanponaren beste aldean, herri baten esnatzea gertatzen ari zen, banan banan, hostoz-hosto, Euskal Herriko udaberri berrian, loraldi berria esnatzen den bezala.
Musika doktoreak hala aginduta, diskoa egitea erabaki dute Ubedatarrek, horrenbeste min eragin dienari aurre egiteko, zauria sendatzeko, korapiloa askatzeko.
Disko intimoa, gertukoa egin dute Bide Ertzeaneko Imanol Ubedak (ahotsa, gitarra, harmonika), Jon Ander Ubedak (baxua) eta Karlos Aranzegik (bateria). Boskote izatetik
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak

BARRUTIK


Garai bateko ametsak

Hona 77 diskoaren abestien gainean Imanol Ubedak egindako hausnarketa batzuk:

  • Harriak hegan

Grabazioa eta hitzak

Grabazioa berezia izan da. Suso Saiz ekoizle madrildarrarekin aritu dira Urnietako Sarobe aretoan, hirurak batera joz, zuzenean grabatuz. Honek soinu beroa eman dio diskoari, espaziala askotan, Sarobe aretoaren sabai garaien eraginez.
Testuena ere, atal garrantzitsua izan da disko honetan, Bide Ertzeanek ohituta gaituen bezala. Garbi

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.