Bide Ertzeanek "Don Inorrez" birari amaiera emango dio Donostiako Kursaalen
Martxoaren 1ean izango da, ostegunarekin
Bide Ertzean taldea.
Bide Ertzean - "Don Inorrez zuzenean"
Dagoeneko sarrerak salgai daude Tolosako taldearen bira amaierako kontzertu berezi hau ikusteko.
Euskal Herrian ez ezik, Katalunian eta Londresen jotzen ibili dira azken denboraldian Bide Ertzeaneko lagunak Don Inorrez (Gaztelupeko Hotsak, 2010) aurkezten. Askotan, Imanol Ubeda, Karlos Aranzegi eta Joni Ubeda zuzenean aritu dira trio moduan. 2012ko lehen egunetan, ordea, Bide Ertzean boskote bilakatuko da beste behin ere. Hala osatu zuten Don Inorrez diskoa, bost musikariren artean eta hala arituko dira, boskote moduan, martxoko azken kontzertuan. Fran Iturberekin eta Joserra Senperenarekin batera taula gainean berriro
elkar topatzeko desiatzen daude.