Taldearen zortzigarren diskoa rockaz jantzita dator, beti ere, popari, metalari edota punkari leku eginez
Uhinak
izenburupean aurkeztu du EH Sukarrak bere zortzigarren diskoa.
Rockzalea da eta, noski, melodikoa. Ez dira falta kantu samurrak eta
etxeko marka diren riff-ak eta konposizioak. Berezko duen soinuaren
oinarrian, gitarren melodiak dira errege, eta horien gainetik altxatzen
dira abestiak.
Diskoak 10 kantu jasotzen ditu. Musikaren egilea Mikel Gorosabel da eta
hitzak berriz, Asier Serranok egin ditu. Lan hau Hi-gain estudioetan
grabatu zen joan den otsailean Haritz Harreguyren eskutik. Bestalde, Mikel
Artiedak jo du baxua eta Heloy Galanek bateria.