EH Sukarra eta Izaki Gardenak elkarrekin Antzoki Zaharrean
Ekainaren 16an bertan behera gelditu zen emanaldia, igande honetan burutuko da
Kontzertu berezia!
Donostiako luxuzko taula honetara bi talde igoko dira: Nortonek
gidatzen duen eskarmentu, ofizio eta izena duen EH Sukarra eta iazko
sorpresarik atseginenetako bat: Izaki Gardenak.
Joan den
ekainaren 16an burutzekoa zen kontzertu berezia, atzeratu egin zen, baina hitzordua dagoeneko hemen daukagu: abenduaren 15ean, igandearekin, egingo da, Donostiako Antzoki Zaharrean.
EH Sukarrak disko berria argitaratu du, Uhinak, oraintxe
Euksal Herri osotik aurkezten ari dena. Baina Victoria Eugeniako
hitzordua berezia izango da inondik inora. Taldeak, 20 urteko ibilbidean
zortzi disko argitaratu ditu. Punk-rock melodikoa, hardcore zertzelada
batzuk eta etxeko markadun baladak dira talde iraunkor honen
errepetorioaren muina.
Izaki Gardenak berriz, Jon Basaguren musikariaren proiektu berria da. Iaz Itsasargiak
lehen disko laburra (bost kantu) argitaratu zuen, zapore oso ona utzi
duena zaleen artean. Uztailaren 20an estudioan sartuko ziren
berriz ere. Emaitza, dotorezi handiko disko berria izan da: Amaieratik hasi. Izakiek amerikar
kutsuko musika, pop eta rock doinuak lantzen dituzte, ahotsari
garrantzi handia emanez. Kantuen nortasunari behatuta, talentu handiko
konposaketak nabarmentzen ditugu, hala nola, interpretatzeko unean,
gustu handia ere.