La Polla Records eta Kortaturen diskoak, lehen aldiz argitaratu ziren formatuan berriz. Ruper Ordorikaren azken diskoa ere, plastikoan. Argazkia: sagardantza
2010. urtean Donostiako zigilua bere katalogoko disko klasikoak berrargitaratzen hasi zen binilo formatuan. Barricada, Cicatriz, Kortatu, Mikel Laboa eta Ruper Ordorikaren lehen lanekin hasi zen, Vinyl Collection izeneko sailaren barruan. Ekimenaren arrakastak bultzatuta (epe labur batean titulu gehienak agortu ziren), bi disko berri gehitu dituzte bildumara oraintsu eta gainera, lan garaikideak argitaratzen hasi dira aipatutako formatuan, hala nola Ruper Ordorikaren 'Azukre koxkorrak'.
Ez dugu ahaztu
Garik argitaratu berri duen 180 gramoko biniloa
Elkar Studio Sessions, Live analogic recording saila berriaren barruan, baina aurrerago hitz
egingo dugu lan honi buruz. Oraingo honetan, hiru disko izango ditugu hizpide:
Alde batetik, 2013ko udazkenean
Ruper Ordorikak argitaratu zuen
Azukre koxkorrak izenburuko CDa. Esan bezala, binilo formatuan kaleratu du orain Elkar diskoetxeak, orratza eta platoaren zaleen zorionerako. O