Arantza Rock-ek bi hamarkada bete ditu. Herriko gazteek
abuztuko hitzorduari eutsi diote eta rock doinuez blaitu dute Arantza 20 urtez.
Teklatuarekin
'20' zenbakia istant batean idazten da, baina bi hamarkada ez dira
horren azkar pasatzen, alegia, 20 urte ez dira egunero betetzen.
Horregatik, kartel berezia prestatu dute urteurrena behar bezala
ospatzeko: Arantza Rock-eko lehen edizioan jo zuten hitu taldeek joko
dute 20. urteurren honetan: Baldin Bada, Su ta Gar eta EH Sukarrak!!!
Taldeak
Baldin Bada aspaldiko partez itzuliko da eszenatokietara, eta aukera paregabea izango da Irungo talde mitikoa oholtza gainean berriz ikusteko. Erratzen ez bagara, 2002. urteko Hatortxu Rock jaialdian jo zuten azken aldiz (berez, 1996an banandu zen taldea). Hortaz, egin kontu! Su Ta Gar berriz, atsedenik gabe ari da zuzenean jotzen, batez ere Euskal Herrian barrena eta, azkenik, Mikel Gorosabelek gidatutako taldeak duela bi urte argitaratu zuen bere zortzigarren disko luzea: Uhinak. Taldeokin, DJ Elepunto eta Ilunabarrinelektrotxaranga ariko
dira.
20 urtetan hamaika talde
20 urte hauetan, talde mordoa pasa da Arantza Rocketik. Batzuk aipatuko ditugu: Dut, Latzen, Etsaiak, Koma, Hechos contra el Decoro, Fermin Muguruza Dub Manifest, Borrokan, S.A., Betagarri, Txapelpunk, Kuraia, Fjord, Afrika, Kanka, Parasma, Sorkun, Buitraker, Hesian, Arima Sutan, Itziarren Semeak, Zea Mays, Lauroba, Ufestuek, Des-Kontrol, Esne Beltza, Ze Esatek!, Bad Sound System, Goienetxe Anaiak, Mendeku Itxua, KOP, Kaskezur, Gibelurdinek, Xutik, Governos, Afu...