Udaberrian hasitako disko berriaren grabazioa bukatu berri du BIDE ERTZEAN talde gipuzkoarrak.
Ubeda anaiek zuzendutako taldeak, Andoaingo Garate estudioan grabatu du euren diskogintzako bostgarren diskoa izango dena.
Bertan hasieratik dagoen laukoteaz gain Joserra Senperena pianojotzailearen laguntza izan dute
Taldearen ondoan ekoizpen lanetan Kaki Arkarazo teknikaria eta musikaria izan da oraingoan ere.
Diskoa, 2004ko iraila.urriaren bitartean kaleratuko da ESAN BARE izenburupean.
1998ko urrian 5 kantuko maxi batekin taldearen ibilbidea estreinatu ondoren, beste hiru disko luze kaleratu izan dute urte hauetan :
Zure minari, Grisa eta Maite Out.
Beti laukotea izanik, disko edota zuzenekoetan hainbat kolaboratzaile lagun izan dituzte. Besteak beste : Ruper Ordorika, Mikel Erentxun, Labrit, Joserra Senperena, Jose Luis Otamendi, I