36ko gerra izanen dute hizpide.
Hurrengo diskoa grabatzen ari da Bide Ertzean taldea.
1936ko gerra eta inguruko garaiak gai hartuta Ubeda anaiek zuzentzen duten taldea disko berria grabatzen ari da Andoaingo Garate estudioan. Etxetik datorkie gaia, aitona eta birraitona gerran fusilatu zituzten eta oraingoan, memoria historikoa berreskuratzeko ahaleginean, omenaldi txikia nahi izan diete egin egoera berean izan ziren guztiei.
Diskoa, hala ere, ez da dokumentu historikoa. Hori baino, gaurko gizartean gogoeta sustatu nahi duen lana nahi du izan.
Aspaldi boskotea bihurtuta, ez dira bakarrik egongo lan honetan. Bi kolaboratzaile lagunen partaidetza ere izango dute, Quique Gonzalez bakarlariarena eta Gorka Urbizu, Berri Txarrak taldeko kantariarena.