Olatz Zugasti zuzenean bere taldearekin. Argazkia: Urko Ansa.
Sorpresa handia izan da Olatzek oholtzara egin duen jauzia: urteak neramatzan momentu honen zain, eta zaila izango zela aspaldi barneratuta neukanean, horratx! Olatz Zugastik bakarkako ibilbide oparoari beste osagarri bat gehitu dio: Zuzenekoetara salto egitea!
Ur goiena, ur barrena (bere azken lana) aurkezteko Bilbon egin zuen prentsaurrekoan (
ikusi hemen) bota zuen berria. Eta data horietatik berezienetakoa Markinako elizan ikusi ahal izan genuen. Elizan! Ez al da hori askoren ametsa? Karmengo Elizak soinu ona izatearen fama dauka, eta
Anne Etxegoyenek 8 hilabete lehenago hemen bertan egin zuen emanaldian nabaritu zen, bai horixe (
ikusi hemen). Arrakasta horrek bultzatuta edo, bigarren aukera bat izan genuen leku berean.
Olatzek atabalen soinuarekin beldur apur bat zuela esan zidan Bilbon, baina inolako arazorik gabe entzun ahal izan genituen bai atabalak, baita beste instrumentuak ere.
Eta hor genuen, gure aurrean, bere banda gaztearekin. Orain arte bere errepertorioa diskoetan eta intimitatean bizitzetik, orain (azkenik!) kontzertu batean gozatzera pasatu ginen. Espero bezala, bere azken diskoari errepaso ederra ematen hasi zen:
Agur eta ohore zoragarri geratu zitzaion, oraindik bere lekua guztiz hartu ez bazuen ere. Segidan
Bizitza ederra da, hain sentibera, ia hauskorra