Kontzertuaren afixa.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Kontzertua Leidor antzokian izango da urtarrilaren 16an, ostiralarekin, 22:00etan. 1998-2008 urteetan egindako diskoen eta kantuen errepasoa egingo dute eta gero CD/DVD formatuetan argitaratuko.
Karlos Aranzegi, Fran Iturbe, Joserra Senperena, Imanol Ubeda eta
Joni Ubeda Bide Ertzean taldearen zuzeneko CD-DVDaren grabaketa prestatzen ari dira buru-belarri.
Datorren urtarrilean Tolosan eskainiko dutena
1998-2008 urteetan egindako diskoen eta kantuen errepasoa izango da. Kantu zaharrenak boskotera birmoldatuko dituzte eta kantu berriren bat entzuteko aukera ere izango da.
Kontzertua ikusgarria izango da taldekideek aurreratu digutenez. Taldearen gorputz eta arima izan direnak berriro elkarrekin taula gainean izango direlako, batetik. Musikariak jotzen ari diren bitartean hainbat bideo proiekzio tartekatuko direlako, bestetik. Zuzeneko hori, gainera, CD eta DVD formatuetan argitaratuko da. Berezia, bakarra izango da Tolosako saioa.