22M2-ren disko azala.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
'Elkar Estudioa Sesioak' egitasmotik pasa diren hamar taldeekin osatutako bilduma bat aurkeztuko du ere
Elkar diskoetxeak zortzi lan berri (disko zein DVD formatuetan) argitaratuko ditu datozen hilabeteetan. Hauexek:
- KIRMEN URIBE, MIKEL URDANGARIN, RAFA RUEDA, BINGEN MENDIZABAL
Jainko txiki eta jostalari hura dokumentala - New York / Zuzenean (DVD)
Aurkezpena: Urriak 15
2013.
urtearen amaieran dokumentaleko protagonistek argitaratutako izen
bereko lanaren aurkezpenean oinarriturik, New York-en egindako bira
txikiak aukera zabaltzen digu euskal sentimenduaren irudikapen musikal
eta poetikoa egiteko.
Kirmen Uriberen olerki humano bezain
hurbilarekin, eta musikarien (
Mikel Urdangarin,
Rafa Rueda eta
Bingen
Mendizabal) talentuaren bitartez, Euskal Herri unibertsal bat aurkezten
digu
Josu Venerok, dokumentalaren gidoilari-zuzendariak: herri txiki eta
behartsu bat munduaren aurrean, indibiduoak unibertsoaren parean
sentitzen duen txikitasunak sorturiko sentipenetan eta gogoetetan
bildurik.
*** Zuzeneko aukezpena: abenduak 19, Andoaingo Bastero Kulturunean
Banaketa esklusiboa Berria-rekinEutsi goiari (CD)
Aurkezpena: Urriak 24
Kupela
taldeak, 2006. urtean bere ibilibidea jorratzen hasi zenetik,
herrikoitasunaren eremuan atinatzen asmatu du, gure auzoetako festa
beroak suspertuz eta erromeriaren unibertsoa elikatuz.
Angel Larra