Bide Ertzean eta Metrokoadroka.
Lekunberri, Villabona, Donostia, Errenteria eta Larrabetzun izanen dira emanaldiak
Joxan Artzeren poema berrietan oinarritzen da
Nola belztu behar zuria kontzertu-errezitaldia.
Bide Ertzean taldeak eta
Metrokoadroka kolektiboko
Asier Sarasola eta
Oier Guillanek egingo dituze bost emanaldi urte hasiera honetan.
Bide Ertzean taldekoek pop-folk doinuen bidea hartu dute, eta
Metrokoadroka kolektiboko kideek teatro ukituak dituen errezitatzeak
egiten dituzte
Guztira, zazpi poema kanta bihurtu eta beste hogei inguru errezitatuko dituzte. Artzeren idazkerak dituen ardatzak hartuko dituzte aintzat horretarako: musikaltasuna, erritmoa, irudi kateatuak, hitz jokoak, sakontasun lirikoa.
Emanaldia osatzeko orduan, Bide Ertzean taldekoek pop-folk doinuen bidea hartu dute, eta Metrokoadroka kolektiboko kideek teatro ukituak dituen errezitatzeak egiten dituzte. Bien estiloak elkartuta eta gurutzatuta, emanaldi propio eta ez ohikoa sortuz.
Azaldu digutenez,
Nola belztu behar zuria, funtsean, "Joxan Artzeren poesiaren mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia da".
EMANALDIAK
- Urtarrilak 10 igandea, arratsaldeko 19:00etan
Non: Lekunberriko Kantina Rock aretoan. Sarrera: 7 euro
- Urtarrilak 15 ostirala, 22:00
Non: Villabona-Amasako Gurea Antzokian
- Urtarrilak 29 ostirala, 20:00
Non: Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean
- Otsailak 13 larunbata, 19:30
Non: Orereta/Errenteriako Mikelazulo Kultur Etxean
- Otsailak 28 igandea, 18:30
Non: Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean
Oharra: Duela gutxi, emanaldi honetan oinarritzen den DVDa plazaratu dute Elkar argitaletxearen eskutik.