entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Berriak / Zerrenda
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2024-07-26

Janus Lester, Zea Mays eta Nøgen taldeak Finlandian ariko dira

Basking Beat jaialdiaren laugarren edizioan ariko dira. Emanaldiak abuztuaren 29 eta 31n izango dira Helsinki eta Tamperen.

2024-07-24

RTZ kolektiboa aukeratu dute Iparhots egonaldi artistikorako

Elkarlan honen helbuura musikariei, sortzaileei eta Ipar Euskal Herriko musika eragileei proiektu berriak sortzeko eta lantzeko espazioa, baliabideak eta laguntza eskaintzea da.

2024-07-24

40. Getxo Folk jaialdiak 13 kontzertu iragarri ditu

Irailaren 11tik 15era bitarte egingo dute nazioarteko festibala eta, tartean, Buika, Esne Beltza eta Milladoiro ariko dira zuzenean. Juantxo Zeberio konposatzaileak Maddi Oihenart, Olaia Inziarte, Leturia eta Verde Prato batuko ditu ikuskizun berean.

2024-07-22

VI. Danbaka-n parte hartzeko epea zabaldu dute

Debagoienako musika lehiaketaren edizio berriak lau saio ekarriko ditu urritik abendura bitarte, eta final handia urtarrilean jokatuko dute. Emanaldi guztiak Bergarako Seminarixoan izango dira.

2024-07-18

Izarok BEC!-en itxiko du 'Cerodenero' bira

Azken kontzertua 2025eko maiatzaren 31n izango da. Sarrerak salgai daude jada eta, momentuz, bi gonbidaturen izenak iragarri ditu: Olatz Salvador eta Baiuca.

2024-07-15

Bonus Track punk hitzordua Durangora iritsiko da

Azaroaren 16an, Landako Gunean, Soziedad Alkoholika, Tremenda Jauría, El Drogas, Nafarroa 1512, Josetxu Piperrak, Su Ta Gar eta Boikot taldeak ariko dira, besteak beste.

2024-07-15

Tanxugueiras, ETS edota Zea Mays ariko dira Ei! Bilbao jaialdian

Kontzertu kolaboratiboa azaroaren 29an izango da Bilbao Arenan eta, kartelean iragarritako taldeekin batera, 2.500 lagunek jarriko diote ahotsa.

2024-07-12

Glad Is The Day jaialdia egingo dute abuztuaren 4an

Donostiako Gladisenea parkeak festibalaren zortzigarren edizioa hartuko du. La Ola Maldita edota Erromintxelak taldeak zuzenean ariko dira, eta dj saioak ere iragarri dituzte 12:00tan hasi eta 21:00tan amaituko den programazioaren baitan.

2024-07-08

‘Bilborock, rocka baino askoz gehiago’ filma aurkeztu dute

Bilboko azken mende laurdeneko historia kultural eta soziala biltzen duen film laburra Álvaro Fierro eta Diego Urruchi profesionalek zuzendu dute.

2024-07-05

Usopop Diskak-ek eta Atabal aretoak Ipuruan aurkeztu dute

Azaroaren 1etik 3ra bitarte, Sara herrian, “bazter guztietako kultur herrikoiak” ospatuko dituen egitaraua iragarri dute. Sarrerak salgai dira jada.

2024-07-01

17 kontzertu hartuko ditu La Flamenkak

Nakar, Bele, Bulego eta Belako dira Donostiako Piratek 2024ko Aste Nagusirako iragarri dituzten izenetako batzuk. Abuztuaren 10etik 17ra bitarte izango dira, guztiak doakoak. Jai herrikoi, parekide eta euskaldunes aldeko ekimenak 22. urtea du aurten.

2024-06-28

William Parker kontrabaxu-jotzailea omenduko du Donostiako Jazzaldiak

Uztailaren 23tik 28ra bitarte izango da jaialdiaren 59. edizioa eta, orotara, 76 kontzertu ekarriko ditu, horietako 41 doakoak.

2024-06-27

Manu Chaok disko berria kaleratuko du

17 urte joan dira azken lan luzea atera zuenetik, eta 2024ko irailaren 20rako iragarri du ‘Viva tu’ izena eramango duen disko berriaren iritsiera.

2024-06-26

TOC, Tatxers eta Su Ta Gar ariko dira Hatortxu Rocken

Abenduaren 28an izango da hitzordua, Atarrabian, jaialdiaren azken aurreko ekitaldian, behin betiko agur esan aurretik.

2024-06-24

Errobi taldearen diskografia birmasterizatuta atera dute

Taldeak jaso berri duen Adarra Saria aitzakia hartuta, Elkar argitaletxeak 5 CD biltzen dituen kaxa kaleratu du.