Ei! Bilbao jaialdiaren 2024ko edizioaren data iragarri dute. Azaroaren 29an izango da, 20:00etatik aurrera Miribillako Bilbao Arenan eta behin betiko kartelean ageri dira Tanxugueiras, ETS, Gatibu, Zea Mays, Idoia, Bulego eta María Parrado talde eta artistak. Sarrerak online jarriko dituzte salgai Fundazioaren webgunean.
Fair Saturday Fundazioak Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera abiatutako ekimena da da hau eta Black Friday delako egunarekin bat egiten du. Hain justu, kontsumismoaren kontrapuntu bezala sustatu nahi dute musika eta kultura eta, horien bitartez, elkartasuna eta enpatia.
Horrexegatik, kontzertu kolaboratibo bezala planteatzen dute eta, kartelean ageri diren taldeekin batera, 2.500 lagunen ahotsak ariko dira kantuan, tartean, Bizkaiko hainbat eskolatako 1.300 ikasle.
80 elkarte eta 32 Udal ere engaiatu dira ekimenera, eta sarreren %10 kolektibo zaurgarrietako pertsonentzat gorde dituzte.