Hitzordu bakarra, 12 banda eta 16 punk ordu; horixe da Bonus Track jaialdiak dakarrena. Azaroaren 16an Durangoko Landako Gunean izango dira kontzertuak eta sarrerak eskuragarri daude jada.
Pintorrock-en ‘bertsio txikia’ da Bonus Track jaialdia. Iragan martxoan La Farga de L’Hospitalet herrian (Catalunya) egin zuen geldialdia, eta azaroaren 16an iritsiko da Euskal Herrira.
Behin betiko kartela iragari dute eta 12 talde konfirmatu dituzte: El Drogas, Soziedad Alkoholika, Su Ta Gar, Tropa Do Carallo Boikot, Kaos Urbano, Josetxu Piperrak, Tremenda Jauría, Manifa, The Lio, Nafarroa 1512 eta Neskatasuna.
Sarrerak online eros daitezke jada.