Esnatzean izeneko lan berria kaleratu dute, bederatzigarrena, aurrekoak baino elektronikoagoa. Aurkezpen-bira urtarrilaren 27an hasiko dute Bilborocken.
Silvio Rodriguez kantautore kubatarra ez ezik, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Itziar Ituño, Elizondoko Abesbatza Ttikia, Olaia Inziarte, Ibrahima Balde eta Luis Pastor izan ditu bidelagun proiektu berri honetan.
Anari, Idoai Asurmendi, Iker Lauroba, Eñaut Elorrieta, Olaia Inziarte, Olatz Salvador, eta Pello Reparaz artistek parte hartu dute beste zenbaiten artean. Saharan jaiotako Aziza Brahim eta Ali Seidah abeslarien ahotsak ere entzun daitezke.
Epaimahaiak aukeratu dituen 20 hautagaien artean, publikoak hartuko du orain hitza. Hila amaitu bitarte, gustuko banda edo bakarlarien aldeko botoa emateko aukera izango da, Maketa Lehiaketaren webgunean.
Orotara, 49 musika taldek joko dute Plateruenako eszenatokian abenduaren 6tik 10era bitarte. Doakoak izango dira guztiak, eta streaming bidez jarraitzeko aukera izango da.
Bizkaiko Ezkerraldea eraldatu nahi duen musika jaialdiaren bigarren edizioa urriaren 21ean izango da. Sua, Brigade Loco eta Merina Gris baieztatu dituzte, besteren artean.