entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-07-08

‘Bilborock, rocka baino askoz gehiago’ filma aurkeztu dute

Bilboko azken mende laurdeneko historia kultural eta soziala biltzen duen film laburra Álvaro Fierro eta Diego Urruchi profesionalek zuzendu dute.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

‘Bilborock, rocka baino askoz gehiago’ ikus-entzunezkoa estreinatu zuten larunbatean (uztailak 6) Bilborocken bertan. Media Attack ekoiztetxeak ekoitzi du Bilboko Udalaren laguntzarekin eta, funtsean, aurreko 25 urteetako Bilboko musika panoramak hirian izan duen eragina eta hiriaren transformazioak bertako kulturan eduki duen islada jaso ditu.

Álvaro Fierro eta Diego Urruchi arduratu dira film laburra zuzentzeaz eta artxiboko irudietan oinarritu dira Bilborock musika ekipamenduak urte hauetako transformazio osoari egin dion ekarpena erakusteko. Ekoizpen exekutiboa Paula Bañuelosek egin du, argazkigintza María Zabalarena da eta edizioa María Zabalak eta Gorka Agirregabiriak egin dute.

Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotziaren hitzetan, “Bilborock nahi dugun hiri-eredua da”.

'Bilborock, rocka baino askoz gehiago' dokumentala Filmin plataforman egongo da ikusgai uztailaren 12tik aurrera.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.