entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-07-26

Janus Lester, Zea Mays eta Nøgen taldeak Finlandian ariko dira

Basking Beat jaialdiaren laugarren edizioan ariko dira. Emanaldiak abuztuaren 29 eta 31n izango dira Helsinki eta Tamperen.

Nøgen Nøgen

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Basking Beat & Bite jaialdiaren eskutik makina bat euskal artistak izan dute aukera Finlandian jotzeko. Besteak beste, Gatibu, Zetak, Olatz Salvador, Izaro, Skakeitan, Bulego ETS, Huntza eta Mikel Urdangarin aritu dira aurreko urteetan.

2024ko hau laugarren edizioa izango da eta beste hiru euskal taldek / artistak egingo dute zuzeneko emanaldia Etxepare Euskal Institutuak babesten duen kontzertu-sorta honetan. 

Janus Lester eta Nøgen abuztuaren 29an ariko dira Tampereko GLiveLab aretoan. Egun berean, Helsinkin, Zea Maysek kontzertu akustikoa emango du Ravintola Emo espazioan. Azkenik, abuztuaren 31n, hiru taldeak Finlandiako hiriburuko JunkyVegan gunean ariko dira. 

Janus Lester folk musikaren, rockaren eta musika esperimentalaren elementuak uztartzen dituen estilo eklektikoagatik da ezaguna. Nøgen, bestalde, 2016an sortutako talde donostiarra da, folk, pop eta indie estiloak uztartzen dituena. Zea Mays 1997an Bilbon sortutako rock eta pop banda da. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.