New York-eko Latin Alternative Music Conference (LAMC) jaialdian izan ostean, ‘Cerodenero’ bira itxiko duen kontzertu berezia iragarri du Izarok. 2025eko maiatzearen 31n izango da, BEC!-en.
Euskal Herriko, Espainiako, Europako nahiz beste zenbai kontinentetako hiri askotara iristen ari da bira honen eskutik (Dallas, Austin, Bogotá eta New York), eta etxean eman nahi dio amaiera borobila.
Sarrerak salgai daude jada, eta hitzordua bera iragartzearekin batera jakinarazi du Olatz Salvador eta Baiuca gonbidatu bereziek ere hartuko dutela parte emanaldi berezi horretan. 2022an eta 2023an Anoetako Belodromoan eta Circo Price Antzokian eman zituen kontzertu esanguratsuetan Amaral, Zahara, Xoel López, Valeria Castro eta Eñaut Elorrieta bezalako artista garrantzitsuak aritu ziren Izarorekin eskuz esku eta, beraz, 2025eko maiatzaren 31ko horretarako izen gehiago gehitzea espero daiteke.
Bira amaituta, itzulera zehatzik gabeko atsedenaldia hartuko du artista mallabiarrak.