Usopop Diskak etxeak eta Biarritzeko Atabal aretoak elkarlanean Ipuruan izeneko hitzordua eta programazioa aurkeztu dute. Azaro hasieran izango da, hilaren 1etik 3ra bitarte, Sara herriko hainbat gunetan.
Musika herrikoia izango da protagonista eta, zuzeneko emanaldiak ez ezik, ‘Jantzari’ filmaren doako proiekzioa ere badakar egitarauak. Kontzertuetarako sarrerak Usopop-en Instagram profileko BIOaren bitartez eskura daitezke.
Azaroak 1, Lur Berri
‘Jantzari’ filmaren proiekzioa
Azaroak 2, Kiroldegian
Bilaka kolektiboa & Romain Baudoin
Loreni Alvarez
Anari
Bahez
Azaroak 3, Santa Katalinan
Tarta Relena
Verde Prato