Manu Chaok disko berria du esku artean eta datorren irailaren 20an merkaturatuko du. ‘Viva tu’ izena izango du, zabaldu zuen lehenengo aurrerapen-singleak bezalaxe. Soinu flamenkoak erakutsi zituen lehen mokadu hartan.
Orain, disko berria iragartzearekin batera, bigarren single bat ere atera du ‘San Paulo Motoboy’, hau ere ohiko doinu alaiez jantzia.
‘Viva tu’ Manu Chaoren estudioko bosgarren lan luzea izango da, 13 abestik osatuko dute eta Willie Nelson-en kolaborazioa izango du ‘Heaven’s Bad Day’ kantan.
Zalegoa aztoratu du albisteak, izan ere, artistak ez du lan berririk kaleratu 17 urtean. ‘Radiolina’ izan zen azkena, 2007an.