Queer komunitatearen harrotasuna haizeratu dute triki eta txalaparta doinuz. Aner Peritzenak dira hitzak eta ahotsa. Iñigo Olazabal eta Argibel Euba aritu dira txalapartan.
‘FM Muguruza. 1984–2024’ kontzertua abenduaren 20an izango da, Bilbao Arenan. Kortaturekin egin zuen lehenengo emanaldiaren 40.urteurrena aitzakia gisa hartuta, Muguruzak bere ibilbide musikalaren errepasoa egingo du.
Baiuca eta Alba Rechek osaturiko bikoteak hiru sari jaso ditu elektronika eta galizar folklorea uztartzen dituen ‘Diamante’ lanarengatik. Valeria Castro eta Cala Vento ere errekonozitu ditu epaimahaiak.
18. lan luzea aurkeztu berri du talde bizkaitarrak: ‘En El Brillo De Tus Ojitos’. Betiko sena gordetzen duten kantak eta entzulea harrituko duten abestiak nahastu dituzte.
Aurtengo edizioak Publikoaren Saria dakar berritasun gisa. Musikazale bakoitzak bozka bakarra eman ahal izango du, eta horretarako fasea zabalik egongo da maiatzaren 6ra arte.
Ekainaren 17tik 23ra bitarteko egunetan musikaren kontsumoa sustatu eta musika gizartera hurbilduko duten jarduerak diruz lagunduko ditu. Apirilaren 12ra arte bidal daitezke proposamenak.
11 talde eta artistaren kantekin osatu dugu konpilazio-biniloa. Hau ere Durangoko Azokako 7. postuan eskura daiteke! Inoiz argia ikusi ez duten edo euskarri fisikoan argitaratu gabeko abestiak dira. Tira, eta 25 urte betetzear den kanta bat gehitu diogu.
Durangoko Azokan, musika guneko 7.postuan eskura daiteke musika urtekaria. Aurtengoak formatu eta diseinu berria dakar gainera. 155 orrialde euskal musikaz eta musikaz euskaraz irakurtzeko.
2024ko apiriletik ekainera bitarte, zuzeneko bana emango dute Biarritzen, Donostian, Atarrabian, Bilbon eta Gasteizen. Iragarpenak taldearen sorreraren 35. urteurrenarekin bat egin du.
Abenduaren 6tik 10era bitarte izango da aurtengo edizioa. Antolatzaileek azaldu dutenez, egitaraua “anitza eta gaztea” izango da. Musika produktuen hazkundea ere azpimarratu dute: “iaz baino 38 produktu berri gehiago izango dira”.
2024ko ekainaren 20tik 22ra bitarte Gasteizen egingo duten festibalak kartelburu berri baten izena zabaldu du. Honezkero 21 talde eta artista iragarri dituzte, eta promozio-prezio berezia duten sarrerak salgai daude abenduaren 12ra arte.
Katakrakek argitaratutako liburuak oinarri dituzten 15 abesti biltzen ditu Hau Dena izeneko disko bikoitzak, eta orotara 87 musikarik hartu dute parte.
Behin Eta Berriz single berrian eskuz esku ari dira bi artistak. Abendu hasieran Esne Beltza taldeak aurkeztuko duen Esne Bidea disko berriaren lehen aurrerapen kanta da.