entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-06-28

William Parker kontrabaxu-jotzailea omenduko du Donostiako Jazzaldiak

Uztailaren 23tik 28ra bitarte izango da jaialdiaren 59. edizioa eta, orotara, 76 kontzertu ekarriko ditu, horietako 41 doakoak.

William Parker William Parker

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

William Parker kontrabaxu-jotzaileak jasoko du 59. Donostiako Jazzaldia Saria. Hala, antolatzaileek musikari newyorktarraren ibilbidea omenduko dute, eta “belaunaldi bat baino gehiagoren erreferente izateagatik” sarituko dute.

Parkerrek hiru kontzertu emango ditu Jazzaldiaren programaren baitan, bakoitza agertoki batean eta formatu desberdinetan: bikoan, hirukoan eta laukoan. Kontzertu horietarako sarrerak banaka nahiz hiruko bonu gisara eros daitezke, azken hori %15eko deskontuarekin. 

Baina uztailaren 23tik 28ra Donostian egingo dute jazz jaialdiak askoz gehiago dakar. Diana Krall, John Zorn, Gregory Porter, William Parker, Potter-Mehldau-Patitucci-Blake laukotea, Scofield-Holland Duo, Iñaki Salvador, Marisa Monte, Rufus Wainwright, Sílvia Pérez Cruz, Larkin Poe, North Mississippi Allstars, Izaro, Shinova, El Columpio Asesino, Les Amazones d'Afrique, Merina Gris edota Chill Mafia dira aurtengo izen nabarmenetako batzuk.Tokiko taldeak 26 izango dira guztira. 

Guztira 76 kontzertu izango dira aukeran, horietako 41 doan, eta 12 agertokitan sakabanatuko dute programazio osoa: 8 emanaldi Zurriola hondartzan -Keler Gunea-, 23 Kursaaleko terrazetan -Frigo Gunea eta Fnac Gunea-, 5 Chillida Lekun, bat Irungo Junkal plazatxoan eta beste bat María Cristina hotelean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.