entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-07-01

17 kontzertu hartuko ditu La Flamenkak

Nakar, Bele, Bulego eta Belako dira Donostiako Piratek 2024ko Aste Nagusirako iragarri dituzten izenetako batzuk. Abuztuaren 10etik 17ra bitarte izango dira, guztiak doakoak. Jai herrikoi, parekide eta euskaldunes aldeko ekimenak 22. urtea du aurten.

Nakar Nakar

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara! lelopean, 2024ko Donostiako Aste Nagusi Pirataren egitaraua iragarri dute eta, tartean, 'Festa Ipar' eskaintza musikala zein izango den ere jakinarazi dute. 

Ohi bezala, kaian egongo den La Flamenka guneko eszenatokian izango dira emanaldiak, eta orotara 17 izen baieztatu dituzte: Akerbeltz erromeria, Bele, Hofe X 4:40, Los Zopilotes Txirriaos, Tremenda Jauria, La Fulana, Albina Stardust eta Divina Comedia, Dj Pezon, Dj Azkura, Bulego, Burutik, Nakar, Pelax, Belako, Sara Socas, eta Juantxo Skalari y la Rude Band.

Abuztuaren 10etik 17ra bitarte izango da aurtengo Donostiako Aste Nagusia. Piraten ekimena jaio zenetik bi hamarkada baino gehiago joan dira jada: 22. edizioa izango da aurtengoa. Jai herrikoi, parekide eta euskaldunen aldeko mugimenduak antolatuko dituen kontzertu guztiak doakoak izango dira. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.