Voltaiaren lehen diskoaren azala.
Rock gogorra eta stoner-aren artean kokatzen dira euren zazpi kantuak
Taldearen izen bera duen zazpi kantuko diskoa argitaratu du
Voltaiak. Zumaiatik dator eta
Itaka eta
Got Ham musika taldeen errautsetatik sortu da.
Unai Eizagirre (baxua eta ahotsa),
Jon Duran (bateria) eta
Ion Brakamonte
(gitarra) dira taldekideak.
Zazpi kantu bildu dituzte euren esteinako lan honetara, indartsuak, pisuzkoak eta elektrikoak. Rock gogorretik stoner-eraino doa euren soinu-eremua. QOTSA-tik Kuraiaraino, Kyuss edota Fu Manchu-tik pasatuz. Bistan da desertuko soinuak estimuan dituztela. Horma soniko irmoa eraiki dute, baina azeleragailua ere zapaltzen badakitela ohartuko da entzulea.
VOLTAIA ZUZENEAN- Apirilak 5 Larunbata: IRUN, LAKAXITA
- Apirilak 12 Larunbata: AZPEITIKO GAZTETXEA
- Maiatzak 3 Larunbata: GORLIZ, XURRUT